XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Edo ta nagia dan, ardurabakoa, buru-jaube ez dana, arrua edo ta fidakaitza.
Bakoitzak daki zelan agertu.
Edozetara be ba dira diñoenak txapel baten azpian filosofari bat aurkitzen dala.
Eta orrek nortasun bat berez dakar.
Gauza guztiak eukiten dabe euren izateko berezitasun bat, bakoitzaren
Txapelak be ba dauka berea.
Guk txistena deitzen dautsagu.
Erdi erdian gora begira daukan tentekoa.
Beste batzuk txurtena lez ezagutzen dabe, bai eta txuntxur lez be.
Or ei dauka txapelak bere gatza.
1970 urteko Udan, Otxandio'tik dei bat zabaldu zan.
Ango jaietarako txapela goratu naiko leiaketa bat iragarten zan: Idazleentzat txapelari olerkia.
Eta besteentzat txapelik andienari, txapela egokien eta txairuen erabilten ebanari eta abar.
Olerkitxu bat egin neban eta ain zuzen nik irabazi txapela.
Txapela erabilteko agerbidera 32 lagun aurkeztu ziran.
Donostiar batek, Patxi Alkorta'k irabazi eban txapelaundi saillekoa, 49 zentimetro ingurudun txapelagaz.
Bere alaba izan zan emakumeetan lenengo saria irabazi ebana, eta bigarren saria eskoziar neskatilla dotore batek: Anne Reyli'k.
Esan bear neska au gorulari jantzita agertu zala eta txalorik geien beretzat izan zirala.
Nire aldetik, olerkian txapela goratzean, erriaren izakera bat gogoratu nai izan neban.
Entzutetsuak dira Otxandixoko kate-lantegiak eta or billatu neban erriaren aipemena egiteko gaia.